sábado, 31 de marzo de 2012

Web2.0ko hezkuntza erronkak 

 Web 2.0, Internet barruan aurki ditzakegun aplikazio sistema bat da, edukiak erabiltzaileengandik sortuak daudelarik. Web1.0-n geneukan norabide bakarretik, norabide desberdinetara igaro gara, hierarkia formalak hausten dira eta tresna berriekin “redarquía” batera igaro gara, organizazio kolaboratibo handiagoetara igaro garelarik.  Era honetan, ingurune kolaboratiboak bultzatzen dira eta Web 2.0-k erronka desberdinak ekarri ditu hezkuntzan eragina dutenak.
 Orain arte izandako metodo tradizionala alde batera uzten du. Horrela ikasleek Web 2.0-k eskaintzen dizkien tresnei esker beraien ikasketen erabiltzaile eta eraikitzaile bezala gelditzen dira. Orain arte irakurle pasiboak zirelarik. Era berean, ikasleek ikasteaz gain irakasleek ere honen berri izan behar dute eta beraz adituak izan behar dira. Irakasleek, ikasleei heltzen zaien informazio guztia aztertzeko eta gaitu behar dituzte. Beste era batera esanda, ikasleen gaitasun kritikoa garatu beharko dute, lehen aipaturiko informazio guztia ez baita erabilgarria, zuzena edota fidagarria izan behar. Beraz, ikasleaz gain irakasleak ere guztiz eguneratuak egon beharko dira. 
 Web 2.0-k edukiak ikusteko beste ikuspuntu bat ekarri digu. Gaur egun arte hezkuntzaren helburu nagusia, edukiak menperatzea zen eta orain, ordea, edukiak erabiliz gaitasunak lortzea da. Irakasleak era honetan lan egiteko, edukiak ikuspuntu berri honetara moldatu beharko ditu eta baita ebaluatzeko era ere.Horrela ez da irakaslea edukien eraikitzaile bakarra, ikasleek ere lehen aipatu bezala tresna desberdinei esker eraikitzaile bilakatzen dira. Ikaslea bere ikaskuntzaren eraikitzaile aktiboaren rola hartzen duen heinean, irakasleak bere jakinduriaren zabaltzeko rola alde batera usten du eta laguntzaile rola hartzen du. Esate baterako, ikasleen lana bideratu ahal izateko, Blog-ak edo Wiki-ak erabili daitezke. Bertan, ikasleek informazioa bilatu, kontrastatu eta sortu dezakete; eztabaidak zabaldu; interesgarriak diren artikulu, bideo, argazki partekatu…
 Etorkizuneko irakasleek gai honekin eginkizun handia izango dugula uste dut. Horretarako lehenik eta behin guk geure burua gaitu behar dugu, Web 2.0-k eskaintzen dizkigun tresna gehiengoen jakintza eskuratuz. 
Has gaitezen!

martes, 21 de febrero de 2012